Antzerki taldea

NAITA Produkzioak Nerea Ariznabarreta Izcueren eskutik jaio da 2017an. Berau, bi urtez antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak egin ostean Londres eta Berlin artean LISPA eskolan (London International School of Performing Arts). Bultzada honetatik eta ikerketa, esperimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik jaio da.

Proiektu gaztea izan arren, 2008an Zurrumurru Antzerki Taldearen sortzaileetako bat izanaren esperientzian oinarritzen da eta geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin izanean ere.

NAITA lengoai eszeniko berrietan egiten du apustua, diziplina artistikoak eta antzerki estilo ezberdinak batzean sortzen duen lengoai propioan. Antzerki fisikoa, zuzeneko musika, maskarak eta objektu manipulazioa dira produkzioetako adierazpenetako batzuk.

NOR GARA

Nerea Ariznabarreta Izcue-k zuzenduta, Naita antzerki taldea Mariano Hurtado, Amaia Arriaran eta Maialen Belaustegi-k osatzen dute. Obrak, pieza laburrak, ipuin kontaketak eta askoz gehiago sortzen dituzten musikalari eta artista talde bat da.

Nerea Ariznabarreta Izkue

Antzerki formakuntza “Kili-Kolo” Eibarko taldean hasi zuen 1998an eta Gasteizko Eszena_Arte Tailerrean jarraitu 2001ean. Urte berean erdi mailako Musika eta Pianoko irakasle gradua lortu zuen eta 2004an Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatu.

Gorputz adierazpen eta jestuan zuen interesak karrera Lisboan amaitzera eraman zuen dantzan sakonduz. Eibar, Gasteiz eta Lisboan emandako urteetan hainbat ikastaro gauzatu zituen: Antzerki fisikoa (Legaleon-T, YindeYan, Pablo Ibarluzea), dantza (Moare danza, Traspasos…) eta clown (Ana Pérez, Virginia Imaz, Javier Alcorta “Txortas”) eta kontalari gisa hasi zuen ibilbidea.

Clown eta bufoiaren jakinmina asetzeko “Bont’s International Clown School” burutu zuen Ibizan 2007an eta egun formakuntzan darrai Élice Ouvrier-Buffet, Nola Rae, Jonathan Young eta Philippe Gaulierren gisako irakasleekin besteak beste. 2008an bere konpainia sortuko du Zurrumurru (www.zurrumurru.org) eta bertan 2015era arte jardungo du “Arkakusoaren Zirkoa” eta “Klownstrofobia mendian” sortuz besteak beste. Tarte horretan En la Lona konpainiarekin ere kolaboratuko du non “Exodo” lana azpimarra dezakegu estatuko eta atzerriko jaialdietara, Txekiar errepublika, Frantzia, Belgika eta Malaisiara joanez.


2015etik 2017ra antzerki fisikoko formakuntza osotuko du LISPAn (London International School of Performing Arts) Londres eta Berlin artean. Bultzada honetatik NAITA Produkzioak sortuko du 2017an (www.naita.eus) non artista eta talde ezberdinekin, Zurrunka Teatro eta Uluak Teatro kasu, dabil egun elkarlanean. Aktoresa lanetan ari da Laurentzi Producciones eta Lekim Animaciones-en. Irakaslea Banarte antzerki tailerrean, clown ikastaroetan eta Eibarko Musika Eskolan.

NAITA TALDEA
“Ezberdin bezain eder” ipuin kontaketaren musikaria da eta NAITAko alderdi musikala darama. Musikari autodidakta, Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) osotzen ditu ikasketak kontrabaxu jazz espezialitatean. 2012tik Anari taldeko teklista eta pianista, 2008tik Inoren Ero Ni-ko baxua, 199-2002 bitartean El Hombre Burbuja-ko baxua. Diziplina anitzeko hainbat proiektutan hartu du parte “Txinaurriak”, “En la piel del diablo”, “Edipotoa”, “Hysteron” besteak beste.
Mariano Hurtado

Musikalaria

Zerbitzuak

NAITAtik hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, antzezlanak, pieza laburrak, performance-ak, ipuin kontaketak, tailerrak eta zure neurrirako eskaerak.