Adela eta Martirio, euren etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira, amodio eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu oso ezberdinekin. Haien bitartez iritsiko zaigu istorioa, narratzaile gisa kontatuz, edota gainerako pertsonaiak eszenografiarekin, objektuen manipulazioarekin edo beren ikuspegitik gorpuztuz. Egokitzapen honetan, hildakoen mundutik datoz gurera beren historia kontatzera. Haiei gertatu zitzaiena egun errepika ez dadin.
“Ikusleek gogoz txalotu dute taula gaineko zein atzeko emakumeen freskotasun eszenikoa eta ausardia estetikoa.” – Ezkontzen dena | Kultura | Berria
Se estrena en Niessen una obra teatral inspirada en ‘La Casa de Bernarda Alba’ | El Diario Vasco
“Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean” umore ukituak dituen drama bat da, musikal bat, groteskoa eta poetikoa. Federico García Lorcaren “La casa de Bernarda Alba”ren egokitzapen honetan, egungo erreferenteak eta iraganekoak batzen dira. Testua eta irudien poesia uztartuz planteatzen den ikuskizuna da. Bere indar espresiboa, maquillaje maskarek eragiten duten mugimendu adierazkorrek, zuzeneko musikak, abestiek eta elementu eszenikoen transformazioan datza. Etengabe bateratu eta nahasten diren elementu hauek asoziazio bitxi, analogia eta metafora bisualak eratuko ditu, pertzepzio arrazionalistarekin iritsi ezin genukeen errealitatearen segmentu horietan sartzea lortzeko.
Ikuskizun mota:
Drama
Iraupena:
65 minutu
Norentzat zuzendua:
Helduentzat eta gazteentzat
Hizkuntza:
Euskara
Jatorrizko ideia:
Nerea Ariznabarreta eta Virginia Galván
Zuzendaritza:
Saioa Iribarren
Antzezleak:
Nerea Ariznabarreta eta Irene Hernando