Cia Goitibera-k sortutako obra NAITA Produkzioak-en laguntzarekin.
Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa:
“Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…”
“…Esan bezala, lan honek ikusleen harridura piztu du, eta emaitza horretan eragin zuzena eduki dute eremu eszenikoaren disposizioak, jantzi egokiek, musikaren erabilerak —ahotsak, gitarra eta txirula—, erritmo sostengatuak, soinu-efektu politek, euskara txukunaren jariotasunak eta, zelan ez, hiru antzezleen entrega eta dohain ukaezinek. Espero dugu lan hau edo haren balizko luzapena beste leku askotan ikusi ahal izatea…”Agus Perez – Berria, 2 de mayo de 2019
Obra mota:
Pieza laburra. Memoria historikoa, melodrama, umorea.
Publikoa:
Heldua
Zuzendaritza eta gidoia:
Saioa Iribarren
Antzezleak:
Nerea Ariznabarreta, Ander Basaldua, Gaizka Chamizo.
Iraupena:
20 minutu
Hizkuntza:
Euskara
Bideo Teaser euskaraz:
Bideoa ikusi
Leave a Reply