Tailerrak

NAITA Produkzioak también ofrece talleres de Formación Teatral, Clown y Empoderamiento, Dirección escénica y de movimiento, y teatro físico para adult@s y niños.

Tailerrak

Ikastaro honetan norbera den bezala azaltzeko lanketa egingo dugu. Barne eragin, sentimendu, irudimen, trebezia eta ahuldadeak azaltzeko eta askatzeko baimena emango dugu. Begietara begiratuko gara eta honek ematen duen bertigoa gozamen bihurtu. Barre egin eta barre eginarazi. Momentua bizitu eta sentitu. Porrota laguntzat hartu, boterea hartu, boterea galdu, jolastu eta autoritatea zirikatuko dugu. Unibertso batetara egingo dugu jauzi, norberak barruan daraman unibertsora hain zuzen.

Zarautzen, Eibarren, Mallabian eta Bergarako Berdintasun sailarekin edota emakume taldeekin eraman ditugu aurrera.

Gorputzaren erabilera eta ikuskera sustatuko dugu erlazionatzeko bestelako modu posibleak sortzeko. Antzerki fisikoaren teknikak eta maskarak erabiliz “bestelako gorputzak” sortzen dira, mugimendu eta espazioarekiko harremanean eraginez. Buruan jartzen diren objektuak ezagutu, bizitu eta esku hartzea landu. Gorputzean material ezberdinez esku hartu ohiko formatik aldentzeko. Gorputzaren mugimendu aldaketek eta tentsio eta erritmo ezberdinek maskara edo objektuari nola ematen dioten bizitza erreparatu eta nabaritzea. Objektuak edo maskarak dauzkan norabide eta bolumenak ikusi eta ulertzea eta baita espazioan nola mugitu daitezkeen ere.

Arropaineko Arraguak eta Lea- Artibaiko hezkuntza centro ezberdinek Lehen Hezkuntzarako sortutako “Espazioa eta gauzak” programaren parte 2017an.

Mugimenduaren analisitik eta espaziotik abiatuta eta natura eta diziplina artistikoen (pintura, musika, eskultura…) dinamikak erabiliz antzerki fisikoaren hiztegi eta sormen mundura gerturatuko gara bakarka edota taldeka inprobisatzeko aukera emanez gai konkretu, errealista, abstraktu edota sinbolikoen inguruan.

Irakaskuntza esperientzia YindeYan Laborategi Internazionalean, eta Pablo Ibarluzea Antzerki Eskola Internazionalean.

Helduen antzerki eskola Bergaran – Jardun Euskara Elkartea. 2021-2022-2023 Astearteetan.

Banarte Antzerki Taldearen iraupen luzeko tailerra gidatu dugu 2017-2018 eta 2018-2019 bitartean, bi antzerki lan eszenaratuz.

Morir o no” & “Claro y Clara no se aclaran

Egun, Soraluzeko eskolan antzerki eskolak ematen.

Aurretik, Jardun Euskara Elkarteak Bergaran antolatzen duen ikasturteko ikastaroa ematen, eta Soraluzeko eta Elgetako udaletako ikastaroetan.

Kontaktua

Gustoko duzu ikusten duzuna? Jarri gurekin harremanetan eta ahal bezain azkar jarriko gara kontaktuan.

Escríbenos