ADELA eta MARTIRIO Bernada Albaren Etxean

SINOPSIA

Adela eta Martirio, euren etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira, amodio eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu oso ezberdinekin. Haien bitartez iritsiko zaigu istorioa, narratzaile gisa kontatuz, edota gainerako pertsonaiak eszenografiarekin, objektuen manipulazioarekin edo beren ikuspegitik gorpuztuz. Egokitzapen honetan, hildakoen mundutik datoz gurera beren historia kontatzera. Haiei gertatu zitzaiena egun errepika ez dadin.

«Ikusleek gogoz txalotu dute taula gaineko zein atzeko emakumeen freskotasun eszenikoa eta ausardia estetikoa.»

Berria |  Diario Vasco

DOSSIER

Garcia Lorcaren klasikoa gaur egun nola ulertzen dugunera hurbildu nahi dugu. Guk ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik eginez egokitzapena. Egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz.

Adela eta Martirio, euren etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira, amodio eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu oso ezberdinekin. Haien bitartez iritsiko zaigu istorioa, narratzaile gisa kontatuz, edota gainerako pertsonaiak eszenografiarekin, objektuen manipulazioarekin edo beren ikuspegitik gorpuztuz. Proposamen honetan hildakoen mundutik datoz gurera beren historia kontatzera. Haiei gertatu zitzaiena egun errepika ez dadin.

«Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean» testua eta irudien poesia uztartuz planteatzen den ikuskizuna da. Bere indar espresiboa, maquillaje maskarek eragiten duten mugimendu adierazkorrek, zuzeneko musikak, abestiek eta elementu eszenikoen transformazioan datza. Etengabe bateratu eta nahasten diren elementu hauek asoziazio bitxi, analogia eta metafora bisualak eratuko ditu, pertzepzio arrazionalistarekin iritsi ezin genukeen errealitatearen segmentu horietan sartzea lortzeko.

Tipo de espectáculo:

Drama

Duración:

65 minutos

Idioma:

Euskera

Público:

Jóvenes y adultos

Idea original:

Nerea Ariznabarreta y Virginia Galván

Directora:

Saioa Iribarren

Actores:

Nerea Ariznabarreta y Irene Hernando

Contacto:

Consulta

ARGAZKIAK