Naita kantu eta kanta

SINOPSIA

Kontuak, ipuinak eta musika inspirazio izanik sortutako ikuskizuna. Mariano, eskenatokian sakabanaturik instrumentu anitz eta bereziak izango ditu. Kontrabaxua, ukelelea, indiarren txirula, darbuka, melodika, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta maleta eta latez eginiko bateria ere! Nerea bere ahots, gorputz eta objektu adierazmenarekin arituko da. Ipuinen jatorri eta sonoritateak eraman ditu Nerea eta Mariano rap, kunbia edota rock & roll bidez kantatzera kontuak. Abestiak eta istorioak tartekatzen dituen ikuskizun honetan ikusleari poliki poliki sartu eta abesten eta parte hartzen bukatzeko aukera ematen zaio.

 

Obra mota:

Musikala

 

Iraupena:

50-60 minutu

 

Nori zuzendua:

Adin egokia 5 urtetik aurrera

 

Ipuin kontalaria:

Nerea Ariznabarreta

 

Musikaria:

Mariano Hurtado

 

ARGAZKIAK

Leave a Reply

Your email address will not be published.